zinea
ARTE ESZEKIKOAK MUGIKORREAN II
ARTE ESZEKIKOAK MUGIKORREAN II
ANTZEZLANA
App honek baliabide ugari ditu bai tutorialak bai interpretazio ikastaroak. Eskuragarri da online eta offline (konexiorik gabe). Ataletan antolatuta eta dispositibo gehienekin bateragarria da. Edukia sare sozialetan partekatu daiteke.
Antzezlanaren munduaren sarrerako app-a da. Oinarrizko ezagupenak eskeintzen ditu: antzerki zuzendaritzaren garrantzia, pertsonaiaren karakterizazioa, memoria lantzea, ahotsaren kontrola, eszenografia eta arte eszenikoetan lan egiteko laguntza teknika gehiago.
DANTZA
Ballet klase eta ikasgaiak, beroketa ariketak eta ballet muguimenduak partekatzen ditu dantzariek zuzendutako bideoen bitartez.
Música y Clase de Bailes Latinos
Bakarrik online bertsioan.
Genero asko azaltzen ditu (bachata, salsa, merengue, pop latino, cumbia, musika erromantikoa, jazz latino, soul latino, bolero, tango). Abestiak eta bideoak gaur egunekoak dira.
Zinema mundura hurbiltzeko interesdunentzat. Iradokizunak eskeintzen ditu hainbat esparruei buruz: nola lortu audio ona edo jantzien garrantziari buruz. Ingelesez dago.
DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA 2019
Apirilaren 5etik 12ra Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2019 68 film proiektatuko dira guztira (34 film luze eta 34 film labur), eta 5 erakusketa dira ikusgai
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2019: egitaraua (pdf)
Zinemaldiaren helburua honako hau da: giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko gogoeta, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea, eta justiziarekin eta gizarte-berdintasunarekin konprometitutako herritar aktiboak sustatzen laguntzea.

Giza Eskubideen Zinemaldiak hamazazpigarren edizioa betetzen du. Aurten, 68 film proiektatuko dira guztira (34 film luze eta 34 labur, 32 nazionalitatekoak) eta 5 erakusketa programatu dira.
Zinemaldiak hiriko auzoetan jarraitzen du presentzia izaten, kultur etxeetan ematen diren doako proiekzioekin. Aurten, Tabakalerako eskaintza lau emanalditara zabaldu da.