txikijazz big band
8. TXIKIJAZZ
Zabalik da dagoeneko 8. Txikijazz jaialdiko Txikijazz Big Bandaren kide izateko izen-emate epea. Interesdunek martxoaren 6era arte eman ahal izango dute izena www.txikijazz.eus webgunean.
Instrumentu baten ezagutza musikala duten 10 eta 14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago eta jarduerak jazzeko big band batean jotzeko esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du. Kontrabaxu, baxu elektriko eta saxo baritonoen kasuan, 10 eta 18 urte bitartekoek eman ahal izango dute izena.
Egingo diren entzunaldietan hautatuko dira bandako kide berriak. Behin banda eratuta denean, entseguak egingo dira eta big banderako prestakuntza espezifikoa jasoko dute taldekideek. Esperientzia Txikijazz jaialdiaren 8. edizioaren barruan programatutako zuzeneko kontzertu batekin amaituko da, uztailaren 26an (ordua zehazteke).