soinuenea
HERRI MUSIKAREN 19. JARDUNALDIAK
Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa
Egin beharrekoak eta arazoak errepertorio herrikoiaren bilketa, transkripzio, analisi eta sailkapenari ekitean
2020 Martxoa 13 – 2020 Martxoa 15
Eresbil (Alfonso XI, 2; Errenteria)
Musikene (Europa Plaza, 2; Donostia)
Soinuenea (Tornola, 6; Oiartzun)
Soinueneak Eresbil eta Musikenerekin antolatu dituen Herri Musikaren 19. Jardunaldiak errepertorio herrikoien bilketa eta antolaketari buruzkoak izango dira. Gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera. Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu.
Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu.
Egitarauko sinposiora, lansaioren batera edota bazkariren batera etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du komunikazio@soinuenea.eus helbidera edo deitu 943493578 telefonora.
Hona segidan egitarau osoa.
EGITARAUA
MARTXOAK 13, OSTIRALA
SINPOSIOA. Musikene (Europa Plaza, 2; Donostia)
9:30 – 10:00 Harrera
10:00 – 10:15 Jardunaldien aurkezpena: Musikene, Eresbil, Soinuenea
10:15 – 12:00 El cancioneiro galego
Antón Santamarina – Dorothé Schubarth
12:00 – 12:15 Galderak
12:15 – 12:30 Atsedenaldia
12:30 – 13:00 La música tradicional en el archivo de Eresbil
Pello Leiñena (Eresbil)
13:00 – 13:30 Breve presentación del Cancionero Popular Vasco
Itziar Navarro – Juan Mari Beltran (Soinuenea)
13:30 – 13:45 La música tradicional y popular en Musikene
Itziar Larrinaga – Elixabete Etxebeste (Musikene)
13:45 – 14:00 Galderak
14:00 – 15:30 Bazkaria (Café de Mario, menu erdia 10 €)
15: 30 – 16:45 El canto popular europeo. Algunos ejemplos
Dorothé Schubarth
16:45 – 17:00 Atsedenaldia
17:00 – 18:30 Mahai-ingurua
D. Schubarth, A. Santamarina, Eresbil, Musikene, Soinuenea, APOI-MPG
LANSAIO MONOGRAFIKOAK Dorothé Schubarthekin
MARTXOAK 14, LARUNBATA
TRANSKRIPZIO LANSAIOA. Eresbil (Alfonso XI, 2; Errenteria)
10:00 – 11:00 Estilos vocales en el canto europeo y cómo documentarlos en la transcripción
Dorothé Schubarth
11:00 – 14:00 Transkripzio lansaioa Dorothé Schubarthekin
14:30 – 17:30 Bazkaria Auzokalte elkartean. Ergoien-Oiartzun. Bazkalondoan Jean Mixel Bedaxagar abeslari zuberotarra ariko da. (20 €)
17:30 – 18:30 Bisita Soinueneara aukeran.
MARTXOAK 15, igandea
KATALOGAZIO LANSAIOA. Soinuenea (Tornola, 6; Oiartzun)
10:00 – 11:00 Béla Bartók, A Magyar Népdal: Presentación del cancionero popular húngaro
Dorothé Schubarth
11:00 – 14:00 Katalogazio lansaioa Dorothé Schubarthekin
- OHARRA: Egitarauko sinposiora, lansaioren batera edota bazkariren batera etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du Soinueneara.
Telf: +34 943 493 578 / +34 682 589 925
ePosta: komunikazio@soinuenea.eus

GASKONIAKO DANTZAK
DANTZA TAILERREAN…
2020 Urtarrila 23 / Oiartzungo Udaletxea / 19:30
Joan Francés Tisnèr eta Domenja Lekuonarekin Gaskoiniako dantzak ezagutzeko aukera.
DANTZA HERRIKO PLAZAN
2020 Urtarrila 26 / Done Eztebe plaza / 11:15 eta 12:00
Hilabeteko laugarren igandean ohikoa den bezala, Oiartzungo Done Eztebe plazan dantza izango da eguerdian.
Oraingoan, aurretik Gaskoiniako dantzen tailerra izango da Joan Francés Tisnèr eta Domenja Lekuonarekin.
**11:15-12:00: Dantza tailerrean… Gaskoiniako dantzak
**12:00: Dantza plazan
Bi saioak, esan bezela, Done Eztebe plazan izango dira.