oposaketa
18 LIBURUTEGIKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE LANPOSTUETARAKO DEIALDIA DONOSTIAN
DONOSTIA KULTURA ENPRESA-ERAKUNDEAK PUBLIKOKO LIBURUTEGIKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE IZATEKO LANPOSTU BETETZEKO DEIALDIA ONARTU DU.
Udaletxeko web orrian aurkitu ditzakezue baldintzak, oinarri orokorrak, espezifikoak, baita pretatzeko gaitegien zerrendak (gai orokorrak eta gai espezifikoak).
Hori dela eta Musika-Dantza Eskolako liburutegiak prestatu du webliografia hau gai espezifikoei buruz laguntza izateko asmoarekin.
DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA, 2017KO EEP. IRAKASLE 6 PLAZA
DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
2017ko EEP. Irakasle 6 plaza behin betiko betetzeko deialdia.
Kudeatzaileak 2019/02/21ean honako erabaki hauek hartu zituen:
«2018ko irailaren 21ko Artezkaritza Kontseiluak onartu zuen 2018-19 urteko Kudeaketa Plana. Bertan honako hau adierazten zen:
«Irailean azken Lan Eskaintza Publikoen (LEP), horien oinarrien eta egungo lanpostu beharren azterketa sistematikoa egingo da, horiek langileen ordezkariekin negoziatzeko eta oinarriak abendu amaiera baino lehen onartzeko.
Gai horiek guztiak langileen ordezkariekin aztertu eta negoziatu behar dira, eta gutxienez 6 hilabete igaroko dira oinarriak onartzen direnetik ariketak egiten diren arte (2019ko irailetik aurrera egingo dira).»
Oinarri bereziak (esparru oinarrietan ezarritakoa osa tzen dute) langileen ordezkariekin negoziatu dira eta halaxe jasota dago administrazio espedientean.
Aurrekoak hala, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Estatutuetako 17.h artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabilita.
ERABAKI DUT
*Lehenengoa. Irakasle 6 plaza behin betiko betetzeko deialdia egitea.
*Bigarrena. Hautaketa prozesu hau arautzen duten oinarri bereziak onartzea.
*Hirugarrena. Deialdia eta oinarri bereziak dagozkien hedabide ofizialetan argitaratzea.
*Laugarrena. 2019ko irailaren 1etik aurrera, hautaketa ariketak egitea.
Donostia, 2019ko urtarrilaren 21a.—Mikel Mate Ormazabal,
«Donostia Musika eta Dantza Eskola»ko kudeatzailea.
Deialdiaren datuak:
Mota | Titulua |
Txanda Irekia Orokorra | IRAKASLE 6 plaza behin betiko betetzeko deialdia. |
Lanpostua | Hutsik dauden dotazioak |
Irakaslea (Musika Tailerra-Musika Hizkuntza) | 3 |
Irakaslea (Gitarra) | 1 |
Irakaslea (Biola) | 1 |
Irakaslea (Kontrabaxua) | 1 |