musika irakaskuntza eta bateraezintasuna
80/2018 DEKRETUA, MAIATZAREN 22KOA, INTERES PUBLIKOKOTZAT JOTZEN DUENA BATERAGARRIA IZATEA ARTE-IRAKASKUNTZAK IRAKASTEA ETA IRAKASKUNTZAREN EDO KULTURAREN ARLOKO SEKTORE PUBLIKOAN BESTE LANPOSTU BAT EDUKITZEA.
-
80/2018 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, interes publikokotzat jotzen duena bateragarria izatea arte-irakaskuntzak irakastea eta irakaskuntzaren edo kulturaren arloko sektore publikoan beste lanpostu bat edukitzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2770
- Xedapen-zk.: 80
- Xedapen-data: 2018/05/22
- Argitaratze-data: 2018/05/25
Metatutako esperientziak erakusten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan, irakasleen zati
batek Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan egiten du lan, lanaldi murriztuko lanpostuetan.
Bestalde, musika-ikasketak egiteko eskariak etengabe gora egitearen ondorioz, Toki
Administrazioaren mende dauden titulartasun publikoko musika-eskola eta kontserbatorio ugari
dago, eta bertan, aipatutako irakasleek haien funtzioak lanaldi partzialean egiteko aukera eskatzen
dute sarri, lanaldi osoa bete ahal izateko. Gauza bera gertatzen da beste arte-irakaskuntza
batzuetan, hala nola, dantzan eta arte dramatikoan.
Egoera hori ez da egokitzen indarrean dagoen araudiarekin, herri-administrazioen zerbitzuko
langileen bateraezintasunei buruzkoarekin, alegia. Alabaina, kontuan hartu behar da langile
horiek, ehunekotan, kolektibo murritz bateko kide direla irakaskuntzaren arloaren barruan; izan
ere, irakasten dituzten espezialitateetan langile falta dago, kualifikazio-maila eta espezifikotasuna
direla-eta.
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2770
- Xedapen-zk.: 80
- Xedapen-data: 2018/05/22
- Argitaratze-data: 2018/05/25