lan poltsa
DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA, LAN POLTSAK 2019-21
DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
Lan Poltsak 2019-21: Espezialitate guztiak
Kudeatzaileak 2019/03/01ean honako erabaki hauek hartu zituen:
«2018ko irailaren 21ko Artezkaritza Kontseiluak onartu zuen 2018-19 Urteko Kudeaketa Plana. Bertan honako hau adierazten zen:
«Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin (EHME) eta Nafarroakoarekin (ASEMNA) batera lan egingo da. Helburua da hiru hiriburuen inplikazioa lortzea, lurraldeko Musika eta Dantza Eskola guztietarako poltsa bakarrak ezarri ahal izateko eta denak batera kudeatzeko.
Aurreko urteetako esperientziak erakusten du komeni dela sarean lan egitea, eta eskolentzat eta bitarteko langileentzat onuragarria dela deialdi bat baino gehiagotara joan behar ez izatea, kudeaketa eta egin beharreko ahaleginak erraztu egiten baitira.
Irailean hasiko dira prozesuaren oinarriak eratu eta sinatzeko hitzarmenen izapideak, eta asmoa da abendu amaiera baino lehen argitaratzea eta ikasturtea amaitu baino lehen burutzea probak eta balorazioak.»
Hitzarmen hau izenpetu duten Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeen zerrenda ondorengo hau da: Hitzarmen hau izenpetu duten Arabako erakundeen zerrenda ondorengo hau da: «Zortziko» Udal musika eskola, Alegria-Dulantzi musika eskola, Asparrena Udal Musika eskola eta «Jose Uruñuela» Dantza Kontserbatoria (Gasteiz) y «Luis Aramburu» musika eskola, Bermeoko Udala, Bilbao Musika, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskola Durango), Erandioko Udal Musika Eskola, Galdakao Musika Eskola «Maximo Moreno», Gernika-Lumo «Segundo Olaeta» Musika Eskola, Getxoko «Andres Isasi» Musika Eskola, Mungiako «Santos Intxausti» Udal Musika eta Dantza Eskola eta Trapagaran MEPU, Andoaingo Musika Eskola, Beasaingo «Loinatz» Musika Eskola, «Deba Musikal» Debako Udal Musika eta Dantza Eskola, Eibarko «Juan Bautista Gisasola» Musika Eskola, «Errenteria Musikal» Udal Musika Patronatua, Hernani Musika Eskola Publikoa, Irun-Escuela de Musica Municipal, Lasarte-Oriako Musika Eskola, Lezoko «Tomas Garbizu» Udalaren Musika Eskola, «Loatzo» Musika Eskola (Zizurkil), Mutrikuko Udal Musika Eskola, «Danbolin» Musika Eskola (Orio), «Eduardo Mocoroa» Udal Musika Eskola (Tolosa) eta «Lourdes Iriondo» Musika Eskola (Urnieta).
Oinarri bereziak (esparru oinarrietan ezarritakoa osatzen dute) langileen ordezkariekin negoziatu dira eta halaxe jasota dago administrazio espedientean.
Aurrekoak hala, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Estatutuetako 17.h artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabilita.
ERABAKI DUT
*Lehenengoa. Hautaketa prozesu hauarautzen duten oinarri bereziak onartzea.
*Bigarrena. Kudeaketa gomendioaren hitzarmena, deialdia eta oinarri bereziak dagozkien edabide ofizialetan argitaratzea.»
Donostia, 2019ko martxoaren 1a.—Mikel Mate Ormazabal, kudetzailea.