kutxa fundazioa
LV. DONOSTIA HIRIKO KUTXA LITERATURA SARIAK

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak (partzialki edo osorik sare sozial, blog, web edo beste edozein bidetatik zabaldu diren lanak ez dira lehiaketara onartuko) eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren egiletza ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gaineko eskubideak, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.
Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak. Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edo josita) honako helbidera:
«2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak», Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza.
20018 San Sebastián (Gipuzkoa),
eta kopia bat PDF formatuan hona:
literatursariak@kutxa.eus.
Lanak onartzeko epea 2020ko apirilaren 27ean amaituko da. Erakunde antolatzaileak ez du erantzungo jatorrizkoak galtzea edo hondatzea gertatzen bada, ezta ere atzeratzea edo beste edozein zirkunstantzia gertatzen bada, betiere hori posta-bulegoari edo beste hirugarren batzuei egotz dakiekeena bada, nahiz eta Sariketan parte hartzeko lanen bidalketei eragin.