jazz
JAZZEKO EMAKUME AHAZTUAK (2)
Nahiz eta Jazzaren historian emakumeak hasieratik egon ziren ere, bere lorpenak ez zuten gizonezkoenak bezalako estimazioa izan.
Hasiera batean emakumezkoek parte hartzen zuten emakume banda edo familia taldeetan. Eta profesionaltasunera iristeko harri kozkorretako bide bat bihurtu zen emakumeentzat.
Ondoko emakumeak dira konpositore, teknika garbikoak, lideresak eta interpretzaile onak…. Eta horretaz gain… kantatu ere ondo egiten ere bazekiten.
Hona hemen batzu:
Vibrafonojolea, pianojolea eta moldatzailea
Woody Herman, Hip Chicks, Mary Lou Williams eta George Shearingekin jo zuen. Hainbat diska grabazioetan parte hartu zuen, banda batzu zuzendu zituen eta famatuena izan zen bere hirukotea. Honekin 1945. eta 1948. urte bitartean Manhattaneko 52. kaletako leku ospetsuenetan jo zuen.
Pianojolea, abeslaria, konposagilea eta moldatzailea.
Benetako aitzindaria izan zen: emakumezkoentzat, generoaren lehenengo grabazio parte hartzeagatik, emakumezkoen lehen formazioetarikoa izateagatik, musika ikasketak edukitzeagatik edo konposatzeagatik eta partitura bat irakurtzeko gai izateagatik. Baina gogoangarria da Louis Armstrong-en karrera sustatzeagatik, eta harekin King Oliver-en Creole Jazz Band-ean jotzeagatik eta 1924an ezkontzeagatik. Bere konposizio ospetsuenak Struttin With Some Barbecue eta Just for a Thrill dira; eta urte batzuk geroago, Ray Charles-ek abesti horiek famatuak egin zituen.
Tronboijolea, konposagilea eta moldatzailea.
Los Ángeles hirira bizitzerarekin batera Lincoln Theater-eko bandan sartu zen eta honentzat konposatzen eta moldaketak egiten hasi zen. Izpiritu ekintzaileak eta sortzaileak eraman zuen Melba Liston karrera distiratsu bat izatera, tronboijolea, konposagilea eta moldatzailea. Hau ez zen arrunta bere garaietan. Dizzy Gillespieren parte hartu zuen, eta Billie Holiday lagundu zuen. bebop, post-bop, afrobeat eta Motown soinutako estiloetan jo zuen. 1958, urtean bere diska bakarra argitaratu zuen:: Melba Liston and Her ‘Bones..
”Turiya and Ramakrishna”
Harpajolea, pianojolea, organujolea eta konposagilea
Alice jazzean harpa erabiltzen izan zen lehenetarikoa. Bere trioarekin hasi zen jotzen eta duoan Terry Pollard-ekin. Parisen ikasketak bukatu ondoren, New York-era joan zen. 1954. urtean John Contranekin ezkondu ondoren, McCoy Tyner ordezkatu zuen bandan. John Contranen obra inspirazioa haundikoa izan zen, baina Alice bere estilo propioa garatu zuen bere instrumentu nagusiekin (pianom organu, harpa… eta besteak beste vibrafonoa eta Indiako instrumentuak ere, tambura besteak beste).
JAZZEKO EMAKUME AHAZTUAK (1)
Emakumearen rola jazz-ean askotan bateratu da abeslariekin edo nobedade bezala emakumez bakarrik osaturiko big band-ak.
Garai bateko pentsakeran gaizki ikusten zen emakumeek parte hartzea zuzeneko musika egiten gau-lokaletan. Arrazoi honengatik emakume gutxi izan ziren instrumentista famatuak, bere bandetako lideresak eta bere moldaketak disketan grabatzen.
MARY LOU WILLIAMS
Pianojolea, abeslaria eta konposagilea
Idatzi eta grabatu zuen Duke Ellington eta Benny Goodman mailako artistekin. Eta beste hainbesten irakaslea ere: Thelonious Monk, Charlie Parker, Miles Davis edo Dizzy Gillespie. 1996. urtetik aurrera, Kennedy Center (Washington D.C.) urtero antolatzen du Mary Lou Williams Women in Jazz Festival jaialdia.
VI REDD
50. hamarkadatik lanean ari da. Bebop, hard bop eta post-bop-a estiloetan lan egin du. Besteak beste, Count Basie edo Dizzy Gillespiekin jo eta bost diska grabatu ditu (bi diskatan bakarlari bezala).
SWEET EMMA BARRETT
Pianojolea eta abeslaria
«Sweet Emma»-k lan egin zuen pianojolea eta abeslari bezala Original Tuxedo Orchestran, baina bere ospearen gailurra 60. hamarkadako lehengo urteetan lortu zuen Preservation Hall Jazz Band-an eta haiekin nazioarteko ibilbideak egin zituen. 5 diska grabatu zituen.
MARY OSBORNE
Gitarrista
1940ko hamarkadan jam sessions saioak egin zituen eta Joe Venuti, Coleman Hawkins edo Thelonious Monk taldeekin aritu zuen. Bere swing hirukotea osatu zuen, eta horrekin batera hainbat grabazio egin zituen. 1960ko hamarkadan Kaliforniara joan zen bizitzera, Osborne Guitar Company sortu zuen eta jazza jotzen eta irakasten jarraitu zuen.