imanol urbieta
IMANOL URBIETAREN KANTU BILDUMA SAILKATZEKO BEKA
Zarauzko Udaleko deialdian Imanol Urbietaren kantu-bilduma sailkatzeko beka bat jarriko du martxan.
Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia 29 – 20800 Zarautz) aurkeztu beharko dira proposamenak, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara, eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara ere bai.
Udaleko Kultura Departamentuan daude eskuragarri beka hau eskatzeko behar diren inprimakiak. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako, Kultura Departamentuarekin jar daiteke harremanetan: Sanz Enea kultur etxean (Nafarroa 22 – 20800 Zarautz), 943-00 51 20 telefono zenbakira deituta, kultura@zarautz.eus posta elektronikora idatzita eta kulturazarautz.eus webgunean.
