Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola

baliabide didaktikoak

EUSKAL IKASMATERIALEN EIMA KATALOGOA : MAILEGU ZERBITZU BERRIA

Bilatu katalogoan

Informazio orokorra


EIMA katalogoa euskarazko ikasmaterialei buruzko informazioa eskaintzen duen erreferentzia-iturria da. Unibertsitate aurreko ikasmailetarako 20.000 erregistrotik gora daude katalogo horretan bildurik, eta oso erraz erabiltzekoa da: ikasmailaka, jakintza-gaika, ikasmaterial motaka, argitaletxeka eta egileka kontsultatu daiteke, besteak beste.

Katalogoan mota askotako materialak aurkituko dituzu, hala nola:

  • Ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak…
  • Oinarrizko irakurgaiak. Haur eta gazteentzako literatura
  • Kontsulta-liburuak, monografiak, irakasleen prestakuntzarako materialak…
  • Hiztegiak, atlasak, mapak, horma-irudiak…
  • Ikus-entzunezko ikasmaterialak, hezkuntza-softwarea, hezkuntza-jolasak…
  • Interneteko baliabideak: digitalizatutako liburuak, aplikazio didaktikoak, Hezteko Objektu Digitalak, etab.

Gainera, EIMA katalogoaren webgunean dauden ikasmaterial horietariko hainbat deskargatu egin daitezke.

Katalogoa http://eimakatalogoa.eus/ webgunean dago.

Ikasmateriala katalogatzeko eskaera-fitxa 


Ikasmateriala euskal ikasmaterialen katalogoan erregistratzea nahi baduzu, bete fitxa hau eta bidali katalogoaren arduradunari.

Harremanetan jartzeko


Eibarko Hezkuntza Esparrua (Jaizkibel eraikina)
Otaola hiribidea 29, 2.solairua
20600 EIBAR
Tfnoa: 943 20 27 48
Posta elektronikoa: eimakatalogoa@gmail.com



http://www.euskadi.net/liburubila

  • La colección de rollos “Casado García-Sampedro”, en una nueva publcación 2020/10/20
    Cómo citar: Martí-Martínez, Cristina. Rollos españoles en tierras americanas: la colección “Casado García-Sampedro”. Esther Burgos Bordonau. Idea Música, 2020. 122 págs. ISBN: 978-84-120086-8-5. Desde el año pasado, la Facultad de Ciencias de la Documentación de la Universidad Complutense de Madrid está mostrando especial interés en las colecciones de rollos de pianola. En marzo se presentó […]
    Papeles de Música
  • Publicada la primera monografía en castellano sobre Documentación Musical 2020/06/10
    Estoy muy feliz y orgullosa de contaros hoy que la Universitat Oberta de Catalunya y El Profesional de la Información acaban de publicar mi libro Documentación musical, en la colección EPI Scholar dirigida por Javier Guallar. Ya está disponible en la Editorial UOC (y muy pronto en su red de distribuidores y a través de […]
    Papeles de Música