arkitektura
BISITATZEKO 10 LIBURUTEGI IKUSGARRIAK
Edozein liburutegitan bat egiten dute informazioa, formazioa eta aisialdia. Gero bakoitzak garatzen du kontzeptu hau forma desberdinetan. Ondoko liburutegietan diseinua eta funtzionalitatea grazia berezi batekin nahasi egin dira.
Bartzelonako Arús liburutegi publikoa
Liburutegi hau XIX. mendearen bukaeran sortu zen eta “Harry Potter” filmetan ateratzen denaren antzekoa da. Sarreran bi zutabe joniko eta barruan Askatasunaren Estatuaren kopia txiki bat dago ere.
Ceutako Liburutegi Publikoa 2013. urteko liburutegi modernoa da, baina diseinu baten emaitza da, aztarnategi arkeologiko baten gainean (Benimerinen bereber dinastiarena (Ipar Afrika)).
Madrileko Pedro Salinas Liburutegia
Liburutegi honen izena Pedro Salinas auzokidearen omenaldia da. Bere diseinu ezugarria da barruko formak borobilduak direla eta liburuak ere jarritak daude borobilean.
Bartzelonako Sant Gervasi-Joan Maragall Liburutegia
Bi solairutan 2000 metro karratu banatzen dira, erdi lurperatuta, bat eginez Vil·la Florida lorategiekin. Helburua zen liburutegia naturan integratzea, sapaian arbolak daudela.
Badajozeko Arturo Gazul Udal Liburutegia
Llerena herrian, ospitalea izan zen hasieran eta 70. hamarkadan liburutegi bihurtu zen. Lehen izandako eleiz kaperan, hainbat gela ditu 200 metro karratutan, heldu, haur, hemeroteka, Internet, multimedia eta godailu zerbitzuekin.
Madrileko Liburutegi Nazioanala
XVIII. mendean sortua, Biblioteca Real bezala, bitxikeriz beterik dago: Liburu Museo zaharra, koadroak, eskulturak, musikagailuak, idazmakinak besteak beste osatzen dute Liburutegi Nazionalaren atrezzo ikusgarria.
Eraikin historiko honek parte hartzen du inguru gotikoan. 63.000 metro apalategi eta 4.000.000ko bilduma osatzen dute. Bertan aktibitate ugari antolatzen dira: piano kontzertu, teatro saio edo erakusketak urtean zehar.
Bilbaoko Forul Aldundiko Liburutegia
Kubo haundi hau sei solairu ditu bere baitan eta kristalezkoa denez bilduma osoa ikusi daiteke. Zientzia fikzioko eraikina dirudien arren, bere bilduma 300.000 alez osatuta, XVI., XVII eta XVIII. mendeko liburuak ditu.
Zaragozako Cubit Gazte Liburutegiaa
XIX. mendeko azukre fabrika zahar baten eraikinan sortua da. Ez ditu ez mahairik, ez aulkirik. Sofak daude 15.000 liburuak irakurtzeko lasai eta goxo. Teknologia berrientzako txokoak baditu ere. Eta beti… musikaz girotuta.
1873. urtean sortua, Andaluciako zaharrena da. 100.000 aleeta XV. mendeko eskuizkribuak dira ikusgai eta irakurgai.Banco de España eraikin zaharrean diseinatu zen eta hiru solairuetan banatuta dago. Ikertzaileen gela dago egurrezko apalategiz inguratuta, garai bateko usaina gogorazten duena.