GOMENDIOAK – 2

Ingelesez eta gaztelaniazko baliokidetasuneko lexiko musikaleko hiztegia da.
18.000 sarrera inguru biltzen ditu musika arlo desberdinetan: akustika, instrumentuak, etnomusikologia, notazioa, musika hizkuntza, harmonia, interpretazioa …
Pare bat kapitulu eskaintzen ditu hiztegia nola erabili eta laburduren aurkibidera.
Liburu hau oso praktikoa da irakasle zein ikasleentzat, izan ere, lan asko ingelesez daude idatzita, baita haien argibideak, interpretazio baliabideak edo nola jo oharrak ere. Gazteleraz halako obra gutxi daude.

Liburuak saltzeko orrialde askotan agortuta ageri da, baina Iberlibron (liburuak linean saltzeko nazioarteko plataforma) erosteko moduan agertzen da (lineako salmenta).
Liburutegian dago
erreferentzia atalean
SIGNATURA: $006 GON dic.