LIBURUTEGIAK GOMENDATZEN DU…

Haurra musika ikasten hasten denean, bere inguruko musika ere gustuko duen heldu batek bultzatzen du neurri handi batean. Tresna ikasteko garaian, zein aukeratu buruko mina bihur daiteke.
Hamar kapitulutan gida honek 8 eta 13 urte bitarteko “etorkizuneko musikariei”, haien gurasoei eta irakasleei instrumentuaren aukeraketa errazten lagundu nahi die. Musika tresnak (bitxikeriak, historia, interpretazio forma), musika hizkuntzak musika irakurtzen ikasteko duen garrantziaz, interpretazio modu desberdinak (banaka edo taldean) eta haurrentzako gertakarien erreferentziak, bibliografia, diskografia eta musikaren hastapena eta aprezazioan oinarritutako eranskin bibliografiko batzuen berri ematen digu.