LEHIAKETAK
Lehiaketak
GITARRA LEHIAKETA

3. GIPUZKOAKO BOOKTUBER LEHIAKETA

- 14-18 urte bitarteko gazte gipuzkoarrei zuzendutako lehiaketa da hau.
- Parte hartzaileek gazte naiz helduentzako euskaraz argitaratutako liburu bat irakurri eta honen gomendioa/booktubea bidali beharko dute maiatzaren 8a baino lehen.
- Gehienez ere 3 minutuko iraupena izan behar du eta gutxienez minutu batekoa. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak gure blogean dituzue ikusgai dagoeneko.
- Lehiaketan bi eratara parte hartzeko aukera izango dute: PUBLIKOAN edo PRIBATUAN. Azken hau aukeratuz gero epaimahaiak soilik ikusi ahal izango du booktubea, eta beraz, ezingo dute publikoaren saria eskuratu.
- Lehiaketak otsailetik maiatzera bitarteko iraupena izango du. Egitasmo berezi honetan 6 kedada antolatuko ditugu Gipuzkoako liburutegi ezberdinetan inguruko ikastetxeekn lankidetzan.

AZTARNAK, IPUIN LABURREN LEHIAKETA (4. EDIZIOA. 2020. DONOSTIA)
AZTARNAK, IPUIN LABURREN LEHIAKETA
(4. EDIZIOA. 2020. DONOSTIA)
GENERO: ipuin laburra.
GAIA: libre.
HIZKUNTZA: euskera eta castellano.
IZEN-EMATE EPEA: apirilak 30.
8. TXIKIJAZZ
Zabalik da dagoeneko 8. Txikijazz jaialdiko Txikijazz Big Bandaren kide izateko izen-emate epea. Interesdunek martxoaren 6era arte eman ahal izango dute izena www.txikijazz.eus webgunean.
Instrumentu baten ezagutza musikala duten 10 eta 14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago eta jarduerak jazzeko big band batean jotzeko esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du. Kontrabaxu, baxu elektriko eta saxo baritonoen kasuan, 10 eta 18 urte bitartekoek eman ahal izango dute izena.
Egingo diren entzunaldietan hautatuko dira bandako kide berriak. Behin banda eratuta denean, entseguak egingo dira eta big banderako prestakuntza espezifikoa jasoko dute taldekideek. Esperientzia Txikijazz jaialdiaren 8. edizioaren barruan programatutako zuzeneko kontzertu batekin amaituko da, uztailaren 26an (ordua zehazteke).
LV. DONOSTIA HIRIKO KUTXA LITERATURA SARIAK

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak (partzialki edo osorik sare sozial, blog, web edo beste edozein bidetatik zabaldu diren lanak ez dira lehiaketara onartuko) eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren egiletza ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gaineko eskubideak, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.
Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak. Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edo josita) honako helbidera:
«2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak», Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza.
20018 San Sebastián (Gipuzkoa),
eta kopia bat PDF formatuan hona:
literatursariak@kutxa.eus.
Lanak onartzeko epea 2020ko apirilaren 27ean amaituko da. Erakunde antolatzaileak ez du erantzungo jatorrizkoak galtzea edo hondatzea gertatzen bada, ezta ere atzeratzea edo beste edozein zirkunstantzia gertatzen bada, betiere hori posta-bulegoari edo beste hirugarren batzuei egotz dakiekeena bada, nahiz eta Sariketan parte hartzeko lanen bidalketei eragin.
GAZTEA 29. MAKETA LEHIAKETA
Maketa Lehiaketa 29. edizioan martxan da Euskal Herriko musikari eta bakarlari onenen bilatzeko. Bidali zuen lanak otsailaren 27a baino lehen! Edozein musika estilok balio du, ez baitago mugarik. Diskoetxe batekin kontraturik ez izatea da parte hartzeko bete behar den baldintza bakarra.
Epaimahaiak hautaketa egingo du bidalitako proposamen guztien artean. Ondoren, Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio, martxoaren 11tik 17ra. Maketa bozkatuenak pasako dira finalera. Epaimahaikideek aukeratutako beste hiru maketa aukeratuko ditu.
Azkenik, finalera pasako diren lau hautatuek Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean apirilaren 3an. Emanaldi horretan, epaimahaikideak egongo dira eta, zuzenekoan oinarrituta, Gaztearen XXIX. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute.


MUSIKA ETA OSCAR SARIAK 2020
“Musika onena” saria
1917 Thomas Newman
MUJERCITAS Alexandre Desplat
STAR WARS : EL ASCENSO DE SKYWALKER John Williams
JOKER Hildur Guonadóttir
HISTORIA DE UN MATRIMONIO Randy Newman
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUN LEHIAKETA
OINARRIAK
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
IPUINA ILUSTRATU
Partehartzaileak: Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzako ikasle.
https://postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak#ipuina-ilustratu
ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU
Partehartzaileak: 1. eta 2. DBH ikasle.
https://postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak#ilustrazioa-ipuin-bilakatu/
KOMIKIA EDO BINETA SORTU
Partehartzaileak: 3. eta 4. DBH ikasle.
https://postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak#komikia
LANAK NOIZ ETA NOLA ENTREGATU
Lan guztiak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta bidaltzeko:
Edozein elkar liburu-dendetan utzi liteke.
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidali liteke.
Ilustrazioa eskaneatu edo ipuina postdata.elkar.eus atarira igoaz.

MUSIKA ETA OSCAR SARIAK 2020
“Abesti onena” saria
AMPASek (Academy of Motion Picture Arts and Sciences) aukeratu ditu abesti hauek Oscar Sarietarako hautagai:

EUSKADIKO “MUSIKARI GAZTEEN” LEHIAKETA. XIV. EDIZIOA (2020)

2019-2020 ikasturtean edozein Musika Kontserbatorio, Oinarrizko edo Lanbide ikasketen Onartutako Ikastetxean, edo Euskadiko edozein Musika Eskola batean izena eman duen edozein ikaslek Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du.
Oinarriak ikusteko egin klik
– ESPEZIALITATEAK
Akordeoia
Gitarra, Harpa eta Hari Pultsatu musika tresnak
Haize-Egurra
Haize-Metala
Harizko musika tresnak
Jazz eta Musika Modernoa
Kantua
Konposizioa
Perkusioa
Tekla
Zuzendari gabeko Talde instrumentalak eta/edo bokalak