DEIALDIAK
18 LIBURUTEGIKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE LANPOSTUETARAKO DEIALDIA DONOSTIAN
DONOSTIA KULTURA ENPRESA-ERAKUNDEAK PUBLIKOKO LIBURUTEGIKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE IZATEKO LANPOSTU BETETZEKO DEIALDIA ONARTU DU.
Udaletxeko web orrian aurkitu ditzakezue baldintzak, oinarri orokorrak, espezifikoak, baita pretatzeko gaitegien zerrendak (gai orokorrak eta gai espezifikoak).
Hori dela eta Musika-Dantza Eskolako liburutegiak prestatu du webliografia hau gai espezifikoei buruz laguntza izateko asmoarekin.
8. TXIKIJAZZ
Zabalik da dagoeneko 8. Txikijazz jaialdiko Txikijazz Big Bandaren kide izateko izen-emate epea. Interesdunek martxoaren 6era arte eman ahal izango dute izena www.txikijazz.eus webgunean.
Instrumentu baten ezagutza musikala duten 10 eta 14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago eta jarduerak jazzeko big band batean jotzeko esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du. Kontrabaxu, baxu elektriko eta saxo baritonoen kasuan, 10 eta 18 urte bitartekoek eman ahal izango dute izena.
Egingo diren entzunaldietan hautatuko dira bandako kide berriak. Behin banda eratuta denean, entseguak egingo dira eta big banderako prestakuntza espezifikoa jasoko dute taldekideek. Esperientzia Txikijazz jaialdiaren 8. edizioaren barruan programatutako zuzeneko kontzertu batekin amaituko da, uztailaren 26an (ordua zehazteke).
MUSIKA BULEGOA. 2020KO JARDUERA POLTSA DEIALDIA

2020ko jarduera poltsaren deialdia ireki da
Musika Bulegoak 2020ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki berri du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua.
Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira.
EPEA: Otsailarena 28a arte