Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola

LAN ESKEINTZAK

Lan deialdiak (oposaketak, lan poltsak)

80/2018 DEKRETUA, MAIATZAREN 22KOA, INTERES PUBLIKOKOTZAT JOTZEN DUENA BATERAGARRIA IZATEA ARTE-IRAKASKUNTZAK IRAKASTEA ETA IRAKASKUNTZAREN EDO KULTURAREN ARLOKO SEKTORE PUBLIKOAN BESTE LANPOSTU BAT EDUKITZEA.

  • 80/2018 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, interes publikokotzat jotzen duena bateragarria izatea arte-irakaskuntzak irakastea eta irakaskuntzaren edo kulturaren arloko sektore publikoan beste lanpostu bat edukitzea.

    Identifikazioa

    • Lurralde-eremua: Autonomiko
    • Arau-maila: Dekretua
    • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
    • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

    Aldizkari ofiziala

    • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
    • Aldizkari-zk.: 100
    • Hurrenkera-zk.: 2770
    • Xedapen-zk.: 80
    • Xedapen-data: 2018/05/22
    • Argitaratze-data: 2018/05/25
Metatutako esperientziak erakusten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan, irakasleen zati
batek Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan egiten du lan, lanaldi murriztuko lanpostuetan.
Bestalde, musika-ikasketak egiteko eskariak etengabe gora egitearen ondorioz, Toki
Administrazioaren mende dauden titulartasun publikoko musika-eskola eta kontserbatorio ugari
dago, eta bertan, aipatutako irakasleek haien funtzioak lanaldi partzialean egiteko aukera eskatzen
dute sarri, lanaldi osoa bete ahal izateko. Gauza bera gertatzen da beste arte-irakaskuntza
batzuetan, hala nola, dantzan eta arte dramatikoan.
Egoera hori ez da egokitzen indarrean dagoen araudiarekin, herri-administrazioen zerbitzuko
langileen bateraezintasunei buruzkoarekin, alegia. Alabaina, kontuan hartu behar da langile
horiek, ehunekotan, kolektibo murritz bateko kide direla irakaskuntzaren arloaren barruan; izan
ere, irakasten dituzten espezialitateetan langile falta dago, kualifikazio-maila eta espezifikotasuna
direla-eta.
  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2770
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 2018/05/22
  • Argitaratze-data: 2018/05/25

 

DONOSTIAKO MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAKO LIBURUTEGIA EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREAN

Donostiako Udal Liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko dira

Datorren asteartea, azaroaren 15etik aurrera, Donostiako Udal Liburutegien Sarea Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen (EIPS) sistema informatikoan txertatuko da.

Honela gauzatuko da 2016ko uztailaren 4ean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren artean sinatu zen hitzarmena, Udal Sarea EIPS Irakurketa Publikoaren Sarean txertatzea arautzen duena.

Maila teknikoari dagokionez, datorren asteartea, azaroaren 15etik aurrera, Donostiako Udal Liburutegien Sarea, Eusko Jaurlaritzak Absysnet programarekin kudeatzen duen EIPS sarean txertatuko da. Hilabeteko epean gutxi gora behera, Donostiako Udal Liburutegien sareak bi programa informatikoekin aldi berean lan egingo du, eta zenbait momentutan erabiltzaileak eragozpenak izan ditzakete. Hala nola, bikoizketak ekidin ahal izateko, bazkide bakoitzaren datu pertsonalak egiaztatu beharko dira, automaileguko makinak itzalita egon beharko dute eta aldaketak izango dira liburutegietako katalogoetan. Liburutegietako langileek aldaketen inguruko informazioa emango dute eta erabiltzaileei laguntza eskainiko diete liburutegietako zerbitzuak erabili ahal izateko.

Sare informatikoan txertatuko diren Donostiako udal liburutegiak dira: Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia, Haur Liburutegi Nagusia, Aiete, Casares-Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larratxo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo Kultur Etxeetako liburutegiak eta Cristinea Enea, San Telmo Museoa, Musika eta Dantza Eskolako liburutegiak eta Urgull Mendiko udako liburutegia.

Azkenik, jakinarazten da, aipatutako integrazioaren ondorioz, Donostia Kulturak “Liburutegi Bazkideak” fitxategiko datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari emango dizkiola, “Liburutegi Publikoen Katalogoa” fitxategiaren parte izan ditezen, aipatutako zuzendaritza baita fitxategiaren arduraduna. (Ikus GAOean argitaratutako oharra, 2016ko azaroaren 10eko 213. zenbakian, LOFD legearen 5- artikuluaren lege betetzea).

http://www.euskadi.net/liburubila

  • La colección de rollos “Casado García-Sampedro”, en una nueva publcación 2020/10/20
    Cómo citar: Martí-Martínez, Cristina. Rollos españoles en tierras americanas: la colección “Casado García-Sampedro”. Esther Burgos Bordonau. Idea Música, 2020. 122 págs. ISBN: 978-84-120086-8-5. Desde el año pasado, la Facultad de Ciencias de la Documentación de la Universidad Complutense de Madrid está mostrando especial interés en las colecciones de rollos de pianola. En marzo se presentó […]
    Papeles de Música
  • Publicada la primera monografía en castellano sobre Documentación Musical 2020/06/10
    Estoy muy feliz y orgullosa de contaros hoy que la Universitat Oberta de Catalunya y El Profesional de la Información acaban de publicar mi libro Documentación musical, en la colección EPI Scholar dirigida por Javier Guallar. Ya está disponible en la Editorial UOC (y muy pronto en su red de distribuidores y a través de […]
    Papeles de Música
  • Euskadiko Orkestra programa tres Conciertos en Familia en Vitoria
    Ekomusik, Mozart, Nannerl eta lagunak y Living Room Music son los títulos de las tres producciones propias dirigidas al público familiar que Euskadiko Orkestra ofrecerá en el Teatro Principal de Vitoria entre marzo y mayo. La entrada Euskadiko Orkestra programa tres Conciertos en Familia en Vitoria aparece primero en Doce Notas.
  • Vuelve la Semana de Música Sacra de Segovia con música y danza en su 39ª edición
    Del 20 al 31 de marzo, se celebrarán seis conciertos y un espectáculo de danza contemporánea y la presentación de un cuento sobre las músicas de la Catedral de Segovia. La entrada Vuelve la Semana de Música Sacra de Segovia con música y danza en su 39ª edición aparece primero en Doce Notas.