Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola

LAN ESKEINTZAK

Lan deialdiak (oposaketak, lan poltsak)

18 LIBURUTEGIKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE LANPOSTUETARAKO DEIALDIA DONOSTIAN

DONOSTIA KULTURA ENPRESA-ERAKUNDEAK PUBLIKOKO LIBURUTEGIKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE IZATEKO LANPOSTU BETETZEKO DEIALDIA ONARTU DU.

Udaletxeko web orrian aurkitu ditzakezue baldintzak, oinarri orokorrak, espezifikoak, baita pretatzeko gaitegien zerrendak (gai orokorrak eta gai espezifikoak).

Hori dela eta Musika-Dantza Eskolako liburutegiak prestatu du webliografia hau gai espezifikoei buruz laguntza izateko asmoarekin.

LAGUNKOIA : kontzertu zikloa

Donostiaeskola: Eguberriko Kontzertuak

Abenduaren 12tik 20ra bitartean LAGUNKOIA kontzertu zikloa Zahar-egoitzetan

“Donostia Lagunkoia”ren bitartez Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek lau hileko honetan ikasitakoa Donostiako hainbat zahar egoitzetan interpretatzeko aukera izango dute. Gabonak ate joka daudela aprobetxatuz ikasleek egoitzak doinuz zein dantza mota ezberdinez girotzean dantza zikloak.

 

  • Abenduaren 12an: Gitarra Taldea TxaraII Zahar-etxean
  • Abenduaren 13an: Piano ikasleak Lamourous Zahar-etxean
  • Abenduaren 16an: Perkusio Taldea eta Helduen Hari Orkestra Zorroaga Zahar-etxean
  • Abenduaren 17an: Atotxako Flautistak Rezola Zahar-etxean
  • Abenduaren 17an: Piano ikasleak San José de la Montaña Zahar-etxean
  • Abenduaren 18an: Trikiak Berio Zahar-etxean
  • Abenduaren 19an: Saxo eta Klarinete ikasleak Bermingham Zahar-etxean
  • Abenduaren 20an: Trikiak eta Euskal Dantza Aldakonea Zahar-etxean
  • Abenduaren 20an: Piano ikasleak San José de la Montaña Zahar-etxean

GETXOKO MUSIKA ESKOLAN 5 IRAKASLE PLAZA DEIALDIA

 

GETXOKO MUSIKA ESKOLAN 5 IRAKASLE PLAZA DEIALDIA

Andrés Isasi Musika Eskola TEA-k 2019 urterako egindako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea / Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan pertsonal laborala finkoa hautaketa prozesuei buruzko deialdiak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak / Oinarri espezifikoak

MUSIKENE IRAKASLE HAUTAKETA

light logo

ABIAN DIREN DEIALDIAK

INPROBISAZIOA ETA AKONPAINAMENDUA (INTERPRETAZIOA) / PRAKTIKA HARMONIKO INPROBISATUA (KONPOSIZIOA)
ORKESTRA ERREPERTORIOA: HARPA
MUSIKA HEZKUNTZAREN METODOAK, III: ORFF
MUSIKA HEZKUNTZAREN METODOAK, I: KODÁLY
MUSIKAREN DIDAKTIKA

Informazio gehiago: http://musikene.eus/seleccion-de-profesorado/

OPOSAKETA DEIALDIA EUSKAL HERRIKO KONTSERBATORIOETAN

Ondoko lan eskeintza antolatzen da osatzeko “Musika ” ikasgaiko maisu-maistra 66 plaza eta Kontserbatorioko irakasle 32 plaza.

AGINDUA, 2019ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozeduretarako deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.

OINARRIAK pdf

Epea: 2019ko martxoaren 8tik 27ra arte, biak barne

DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA, LAN POLTSAK 2019-21

DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA

Lan Poltsak 2019-21: Espezialitate guztiak

Kudeatzaileak 2019/03/01ean honako erabaki hauek hartu zituen:

«2018ko irailaren 21ko Artezkaritza Kontseiluak onartu zuen 2018-19 Urteko Kudeaketa Plana. Bertan honako hau adierazten zen:

«Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin (EHME) eta Nafarroakoarekin (ASEMNA) batera lan egingo da. Helburua da hiru hiriburuen inplikazioa lortzea, lurraldeko Musika eta Dantza Eskola guztietarako poltsa bakarrak ezarri ahal izateko eta denak batera kudeatzeko.

Aurreko urteetako esperientziak erakusten du komeni dela sarean lan egitea, eta eskolentzat eta bitarteko langileentzat onuragarria dela deialdi bat baino gehiagotara joan behar ez izatea, kudeaketa eta egin beharreko ahaleginak erraztu egiten baitira.

Irailean hasiko dira prozesuaren oinarriak eratu eta sinatzeko hitzarmenen izapideak, eta asmoa da abendu amaiera baino lehen argitaratzea eta ikasturtea amaitu baino lehen burutzea probak eta balorazioak.»

Hitzarmen hau izenpetu duten Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeen zerrenda ondorengo hau da: Hitzarmen hau izenpetu duten Arabako erakundeen zerrenda ondorengo hau da: «Zortziko» Udal musika eskola, Alegria-Dulantzi musika eskola, Asparrena Udal Musika eskola eta «Jose Uruñuela» Dantza Kontserbatoria (Gasteiz) y «Luis Aramburu» musika eskola, Bermeoko Udala, Bilbao Musika, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskola Durango), Erandioko Udal Musika Eskola, Galdakao Musika Eskola «Maximo Moreno», Gernika-Lumo «Segundo Olaeta» Musika Eskola, Getxoko «Andres Isasi» Musika Eskola, Mungiako «Santos Intxausti» Udal Musika eta Dantza Eskola eta Trapagaran MEPU, Andoaingo Musika Eskola, Beasaingo «Loinatz» Musika Eskola, «Deba Musikal» Debako Udal Musika eta Dantza Eskola, Eibarko «Juan Bautista Gisasola» Musika Eskola, «Errenteria Musikal» Udal Musika Patronatua, Hernani Musika Eskola Publikoa, Irun-Escuela de Musica Municipal, Lasarte-Oriako Musika Eskola, Lezoko «Tomas Garbizu» Udalaren Musika Eskola, «Loatzo» Musika Eskola (Zizurkil), Mutrikuko Udal Musika Eskola, «Danbolin» Musika Eskola (Orio), «Eduardo Mocoroa» Udal Musika Eskola (Tolosa) eta «Lourdes Iriondo» Musika Eskola (Urnieta).

Oinarri bereziak (esparru oinarrietan ezarritakoa osatzen dute) langileen ordezkariekin negoziatu dira eta halaxe jasota dago administrazio espedientean.

Aurrekoak hala, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Estatutuetako 17.h artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabilita.

ERABAKI DUT

*Lehenengoa. Hautaketa prozesu hauarautzen duten oinarri bereziak onartzea.

*Bigarrena. Kudeaketa gomendioaren hitzarmena, deialdia eta oinarri bereziak dagozkien edabide ofizialetan argitaratzea.»

Donostia, 2019ko martxoaren 1a.—Mikel Mate Ormazabal, kudetzailea.

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola eta Musika eta Dantza Irakaskuntza zentroek lan poltsak osatzeko kudeaketa gomendioaren hitzarmenerako oinarri arautzaileak.


DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA, 2017KO EEP. IRAKASLE 6 PLAZA

DONOSTIAKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA

2017ko EEP. Irakasle 6 plaza behin betiko betetzeko deialdia.
Kudeatzaileak 2019/02/21ean honako erabaki hauek hartu zituen:

«2018ko irailaren 21ko Artezkaritza Kontseiluak onartu zuen 2018-19 urteko Kudeaketa Plana. Bertan honako hau adierazten zen:

«Irailean azken Lan Eskaintza Publikoen (LEP), horien oinarrien eta egungo lanpostu beharren azterketa sistematikoa egingo da, horiek langileen ordezkariekin negoziatzeko eta oinarriak abendu amaiera baino lehen onartzeko.
Gai horiek guztiak langileen ordezkariekin aztertu eta negoziatu behar dira, eta gutxienez 6 hilabete igaroko dira oinarriak onartzen direnetik ariketak egiten diren arte (2019ko irailetik aurrera egingo dira).»

Oinarri bereziak (esparru oinarrietan ezarritakoa osa tzen dute) langileen ordezkariekin negoziatu dira eta halaxe jasota dago administrazio espedientean.

Aurrekoak hala, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Estatutuetako 17.h artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabilita.

ERABAKI DUT

*Lehenengoa. Irakasle 6 plaza behin betiko betetzeko deialdia egitea.

*Bigarrena. Hautaketa prozesu hau arautzen duten oinarri bereziak onartzea.
*Hirugarrena. Deialdia eta oinarri bereziak dagozkien hedabide ofizialetan argitaratzea.
*Laugarrena. 2019ko irailaren 1etik aurrera, hautaketa ariketak egitea.


Donostia, 2019ko urtarrilaren 21a.—Mikel Mate Ormazabal,
«Donostia Musika eta Dantza Eskola»ko kudeatzailea.

Deialdiaren datuak:

MotaTitulua
Txanda Irekia
Orokorra
IRAKASLE 6 plaza behin betiko betetzeko deialdia.
LanpostuaHutsik dauden dotazioak
Irakaslea (Musika Tailerra-Musika Hizkuntza)3
Irakaslea (Gitarra)1
Irakaslea (Biola)1
Irakaslea (Kontrabaxua)1

OINARRIAK

TRIKITIXA IRAKASLEA, LEKUNBERRI

Trikitixa irakaslea behar dugu MAIATZERAKO aitatasun ordezkapen bat egiteko.
-Iraupena: 4 edo 5 aste
-Klaseak astelehenetik ostegunera
-Trikitixa eta taldeak
(Aukera dago jornada bi pertsonen artean egiteko) 
-1.559,00 euro brutoak (4 asteko datua)
-Aparte kilometrajea ordaintzen da (etxetik lantokira eta buelta).
Interesatuak idatzi helbide honetara: info@aralar.org 
Edo deitu tf: 696000977
Aralar Udal Musika Eskola (Lekunberri zonaldea)

BIOPIRACY, AMURRION

Biopiracy da bidaia bat zirraragarria eta bisuala, teknologia berri ezezagunak darabiltzana arte eszenikoetan.

Obra honek eskaintzen du erabat murgiltzea hiru interpreterekin gizarte futurista baten erretratuan, iruditzen zaiguna geroago eta posibleagoa eta dagoeneko irreala; non emozioak errotik atera dituzten eta bakarrik geratzen diren gorputz automatizatuak.

Etorkizuneko gizarte utopiko batean, giza emozioak desagerrazari egin dira. Zer gara benetan? Gizakia bere kode genetikoa baino ez da? Ala zerbait gehiago da?

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta zuzendaritza: Ziomara Hormaetxe
  • Zuzendari laguntzailea: Diego Sinniger de Salas
  • Koreografia: Ziomara Hormaetxe, dantzarien laguntzarekin
  • Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Diego Sinniger, Aritz Lopez
  • Musika: Aitor Etxebarria
  • Diseinu bisuala eta videopapping-a: Paco Gramaje
  • Bideo interaktiboa: Antonio Vera

http://www.euskadi.net/liburubila

  • La colección de rollos “Casado García-Sampedro”, en una nueva publcación 2020/10/20
    Cómo citar: Martí-Martínez, Cristina. Rollos españoles en tierras americanas: la colección “Casado García-Sampedro”. Esther Burgos Bordonau. Idea Música, 2020. 122 págs. ISBN: 978-84-120086-8-5. Desde el año pasado, la Facultad de Ciencias de la Documentación de la Universidad Complutense de Madrid está mostrando especial interés en las colecciones de rollos de pianola. En marzo se presentó […]
    Papeles de Música
  • Publicada la primera monografía en castellano sobre Documentación Musical 2020/06/10
    Estoy muy feliz y orgullosa de contaros hoy que la Universitat Oberta de Catalunya y El Profesional de la Información acaban de publicar mi libro Documentación musical, en la colección EPI Scholar dirigida por Javier Guallar. Ya está disponible en la Editorial UOC (y muy pronto en su red de distribuidores y a través de […]
    Papeles de Música
  • La directora Nodoka Okisawa debuta esta semana con la Real Filharmonía de Galicia
    Será el 22 de abril en el Auditorio de Galicia, con el programa ‘Tempestade e calma’. El concierto podrá seguirse también en directo por streaming a través del canal de Youtube y del Facebook de la RFG La entrada La directora Nodoka Okisawa debuta esta semana con la Real Filharmonía de Galicia aparece primero en […]
  • Rafael Riqueni interpreta su ‘Suite Sevilla’ con la ROSS
    El 24 de abril, el Teatro de la Maestranza de Sevilla, acogerá el estreno de 'Suite Sevilla', de Rafael Riqueni, en versión de Concierto para Guitarra y Orquesta, con la interpretación del propio Rafael Riqueni, junto a la Real Orquesta Sinfónica de Sevilla (ROSS), dirigida por Manuel Busto. La entrada Rafael Riqueni interpreta su ‘Suite Sevilla’ […]