Markdown-en goi mailako erabilera egiten

Atal honek 'Testua Markdownen bidez hobetzen' ataleko informazioa sakontzen du, behar dutenek Markdowni ahalik eta etekin handia atera diezaioten. Zure kasua ez bada, edobeherago erakusten diren formatoak behar ez badituzu, atal hau jauzi eta behar izanez gero beranduago itzul zaitezke.

Lerro-jauziak

Testu batzuetan, olerkietan adibidez, sarritan lerro-jauziak erantsi behar izaten ditugu. Itzulera-tekla sakatzeak ez du nahi den ondorioa izango lerroak paragrafoak osatzen lotzea lehenetsita baitago.

Grekoak dioenez Kratilon,
Izena gauzaren arketipoa bada,
'Arrosa'ren hizkietan arrosa ere da,
Eta Nilo osoa 'Nilon'.

Aurreko lerroetan ENTER tekla lerro-jauziak txertatzeko erabiltzen bada, ondokoa gertatuko da, lerro-jauziak ez agertzea alegia:

Grekoak dioenez Kratilon, Izena gauzaren arketipoa bada, 'Arrosa'ren hizkietan arrosa ere da, Eta Nilo osoa 'Nilon'.

Baina lerro bakoitzaren bukaeran bi espazio sartuz gero, lerro-jauzia bortxatuko dugu:

Grekoak dioenez Kratilon,
Izena gauzaren arketipoa bada,
'Arrosa'ren hizkietan arrosa ere da,
Eta Nilo osoa 'Nilon'.

Erregela horizontalak

Erregela horizontalak 3 asterisko (*), marratxo (-), beheko marra (_) edo gehiago idatziz sor ditzakegu.

Honela:

***

baina espazio edo karaktere gehiago erants dezakezu edizio-leihoan ataleko jauzia lortzeko, adibidez:

* * * * *

-------------------------

_ _ _ _ _

Metodo horiek guztiak emaitza bera ematen dute:


Irudi lotuak

"Testua Markdownen bidez hobetu" dokumentuak web estekak sortzeko eta irudiak txertatzeko argibideak ematen ditu. Agian ez da nabaria nahastu daitezkeela gainean klikatzeko estekak ere badiren irudiak sortzeko.

[google bilaketa-motorea][google]

![googleren logoa][logo]

Lerro honen gainean web esteka eta irudi estandarra agertzen dira. Irudia lotura-testuak egon beharko lukeen lekuan jarrita ondokoa lortzen da:

[![the google logo][logo]][google]

[![googleren logoa][logo]][google]

Goiko lerroa eta estekaren deinizio hauek dokumentuan nonbait nahasten dira irudiaren esteka hau sortzeko (eta mezu bat agertzeko sagua gainetik pasatzean):

[logo]: http://www.google.com/images/logo.gif
[google]: http://www.google.com/ "Google.com bisitatzeko hemen klik egin"

el logo de google

Teknika hau erabil liteke, esaterako, irudi txiki lotuekin beraietatik dagozkien irudi handiagoak behera kargatzeko.

HTML habitua

HTMLekin trebea baldin bazara, orduan Markdownek ez dizu hain kontrol handia emango. Zorionez, Markdown ere horretarako pentsatua dagoenez, HTML habitzen ahaldituko dizu Markdownen formateaturiko testuaren barruan.

* <small>testu txikia</small>
* <big>testu handia</big>

  • testu txikia
  • tetu handia

HTML marka Markdown kodearekin lotzen da puntuz zehaztutako zerrendetan. Horrela ez duzu HTML testu konplexurik idatzi beharko paragrafoak edo zerrendak lortzeko, baina nahi duzun unean HTMLen potentzia osoa ere erabiliko duzu.

HTML edo aurrez formateaturiko testua

HTMLa sartu duzun moduan agertzea nahi baduzu, eta ez HTML moduan prozesatua, lerroa lau espazioz has dezakezu.

<p><b>HTML</b> paragrafoa kode moduan erakutsia</p>

Hau ere erabil daiteke ordenadore kodea erakusteko.

inprimatu "Argudioak agindu-lerrotik: (@ARGV)\n";

Formateatua askotan ordenadore-aplikazioen zerrendak egiteko sarritan erabiltzen denez, Markdown lerro hauetan indargabetzen da:

Normalean hitz hau **bold** izango litzateke.

Karaktere batzuk testu arruntean sartzeko hurrengo atala ikusi.

Karaktere berezien erabilera

Markdown formateatuak aktibatzen dituen karaktere berezietako bat prozesatu gabe erakutsi nahi baduzu, alderantzizko marra idatzi (\). Honi karakterearen 'ihesa' deitu izan zaio. Alderantzizko marra ez da emaitzan ikusten, bai ordea jarraitzen dion karakterea idatzi den bezalaxe.

Horrela sortzen dira

*enfasirik gabeko asteriskoak*

honen ordez

*asteriskorik gabeko enfasia*

eta emaitza zera da

enfasia, asteriskorik gabe

Irakurgai gehiago

Markdown ez du soilik Moodlek erabiltzen, baizik eta web argitalpen tresna gero eta gehiagok erabiltzen dute.

Informazio gehiagorako: http://daringfireball.net/projects/markdown/

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English