Hemen aurkezten dugun lana musika irakaskuntzako irakasle batzuk musika ikaskuntzaren entzumen alderdiarekin erlazionatutako erronkari erantzuna emateko sortu da, musika ikasketa ororen artean hutsune gehien dituen arlo bat dela behatu eta egiaztatu bait da. Hori dela eta, baliabide didaktiko urriko hobetze aukera haundiak dituen eremua da.
Gainera, gutxi landutako lehentasun eta oinarrizko ekintza bat dela jakinik, teknologia berrien bidez, duela hilabete batzuk behar hau betetzeko baliabideak garatzeko erronka hartu genuen. Baliabide didaktiko hauetan proposaturiko ariketen bidez, jakinminez musikara hurbiltzen den edonoren entzumen trebetasun eta gaitasunak hobetu daitezke, bere musika prestakuntza edo adina edonolakoa dela ere, ikasteko dituen gogoetan bakarrik oinarrituz.
Beti ere, gure helburua ikasleen musika aukerak indartzea izan da, gozatzen duten bitartean, interpretazio baliabideak garatzeko entzumen tekniken oinarriak finkatzen dituzten ariketak planteatuz
Orokorki, lana maila errezenetik zailenera planteatutako sekuentzia zabal batean oinarritutako lau ataletan dago antolatua. Honela, ekintza hauetara lehenengo aldiz hurbiltzen den edonork bere sarbide aukerak autonomoki , intuizioz eta eraginkortasunez, lan arauak, denbora eta lekua hautatuz egin ditzake, baldintza bakarra ordenagailu bat edukitzea bait da. Gaztetxoenek, tailerreko haurrek, guraso edo irakaslearen laguntza beharko dute, noski.
Lehenengo atala, oinarrizkoena, TXIKIEN TXOKOA izena du. 4/5 Urtetik 8 urtetara bitarteko ikasle gaztetxoenentzat dago bideratua.
Bigarren atala, OINARRIZKO MAILA, 8 eta 12 urte bitarteko erabiltzaileentzat dago bideratua. Erabiltzaileak irakaskuntza autauaren OINARRIZKO maila, musika eskolako II MAILAko ikasleak edo eta musika ikasketekin hasten diren haiek izan daitezke.
ERDI MAILAKO, batez ere, 12 eta 16 urte bitarteko erabiltzaileentzat dago bideratua, baita beraien entzumen gaitasun musikalak hobetu nahi dituzten musikari amateur-entzat ere.
Azkenik, laugarren atala, GOI MAILAKOA, entzumen kontrola hobetu eta musikarako erabilera profesionala indartu nahi duten erabiltzaileentzat dago bideratua.
Baliabide didaktiko hauekin, erabiltzaile anitzaren musika arloko entzumen hobekuntzarako beharrei erantzuna eman nahi diegu, arlo zabalak bilduz eta ohiz kanpoko erabilera aukerak eskeiniz.Argibideak
Doremi Musika bizi!-n agertzen diren ariketa gehienak LIM - ekin eginak dira. LIM sistema hezkuntzarako materialak prestatzeko ingurunea da. Aktibitate editorea (EdiLim), bistaratzailea (LIM) eta XML-n formatuan fitxategia (liburua) dauka, liburuaren ezaugarriak eta osatzen dituen orrialdeak definitzen dituena.
Nahiz eta Doremi Musika bizi!-n ateratzen diren ariketak oso interaktioak izan, azalpen batzuk egingo ditugu errazteko:Ariketa bakoitzak atal hauek ditu:
Goiko aldean hiru ikur daude:
Lehenengoan sakatzean emaitzak ikus ditzakegu:
Hirugarrenean berriz, ariketa pantaila osoan jarriko digu. Hasierako posiziora itzultzeko, "Esc" tekla sakatu. Beheko aldean beste ikurrak daude:
"Play" botoia: Soinua entzutekoa da. Soinua gelditzeko bozgorailu botoia sakatu edo hurrengo ariketara pasa.
Botoi hau sakatu ariketa egiaztatzeko.
Gaizki dagoenean irudi hau agertuko da:
Ariketa berriro egiteko, klikatu gainean eta saiatu berriro ariketa ongi egiten. Ongi dagoenean berriz, irudi hau agertuko da:
Hurrengo ariketa egiteko, klikatu gainean eta gero azpiko gezian.
Hemen, egiten ari garen ariketaren zenbakia ikusten da eta geziak hurrengora edo aurrekora pasatzeko balio du.
Bestelako botoiak:
ERREPIKATU botoian sakatzean, ariketa errepika daiteke.
SALTO: Lauki zuzen txurian kurtsorea jartzean salto egin nahi dugun horrialdearen zenbakia jarri dezakegu eta ondoren gezian sakatu.
Horrialde asko dituzten ariketek botoi hau daukate ariketaren horrialdetara errazago eramateko. Botoi honetan sakatzean, ERREPIKATU, SALTO eta horrialde talde botoiak agertzen dira.













